ZSZ15

Zarautz Surf Zinemaren lehen edizioa 2015eko urriaren 2, 3 eta 4an ospatuko da.

Zine-dokumental jaialdia da eta proiekzio guztiak Zarauzko Modelo Aretoan izango dira.

Protagonista surfa izango da, betidanik istorio bikainak eman dituen kirola. Azken urteetako dokumental onenak ez ezik, gure hondartzetako hainbat surflariek ekoiztutako dokumentalak ere aukeratu ditugu, Aritz Aranburu edota Indar Unanue kasu.

Zatoz surfaz eta zineaz gozatzera!

Egunak: urriak 2, 3 eta 4. Kontsultatu egitaraua hemen.
Tokia: Modelo Aretoa, Zarautz.
Prezioa: 2€ (txarteldegian salgai egun bakoitzean).

Zarauzko Udalari eskerrak emateko aprobetxatu nahi dugu, emandako babesagatik. Baita gurekin kolaboratu duten persona eta enpresei ere, hasieratik lagundu baitigute.

Ez huts egin, sorpresak egongo dira eta.