THE OLD, THE YOUNG & THE SEA

LOGO-MAIN-MOVIE1

 IZENBURUA: The old, the young & the sea
ZUZENDARIA: Mario Hainzl, Andreas Jaritz
IRAUPENA: 90’
HERRIA: Austria, Espainia, Portugal, Frantzia
URTEA: 2013


Sinopsia

Garrett McNamara, Pilou Ducalme, Gibus de Soultrait, Juan Giriber, Lolis, Meco. Europako surf kultura zeharkatzen duen talde austriar baten bidaia, Hossegor-en (Frantzia) hasi eta Penicheraino (Portugal), Euskal Herriko eta Kantabriako kostatik pasata. Europako surfaren lehen dokumentala da Mario Hainzl eta Andreas Jaritz-en estreinaldi zinematografiko hau.

Kosta Atlantikoko jendearen eta euren bizimoduaren erretratua, askatasunaren eta norberaren errealizazioaren bila dabiltzan haien istorio inspiragarriak. Pertsonen eta bizimodu ezberdinen harira, Europako surf kulturaren erretratu koloretsua da.

Santa Barbara International 2014: sail ofiziala.
Wavescape Surf Festival 2013: publikoaren saria.

 

Comments are closed.